Skip to main content

Euri garaian, Ainhoa-Dantxariako hondakin-ur araztegiak gainkargak izaten ditu eta erabat tratatu gabeko ur-isuriak egiten ditu ibaira.

Europako URAMUGA proiektuaren barruan, Euskal Hirigune Elkargoak Dantxariako auzoko hondakin-ur sarearen berritzea egiten ari da, ur garbi parazitoak murrizteko, ingurune naturala babesteko eta uraren kalitatea hobetzeko.

URAMUGA Europar Batasunak kofinantzatutako proiektua da, Interreg POCTEFA programaren bidez. Proiektu honetan parte hartzen dute NILSA – Nafarroako Toki Azpiegituren Elkartea, Euskal Hirigune Elkargoa (CAPB), Txingudiko Zerbitzuak S.A., eta Bera, Lesaka, Baztango Udala, Urdazubi eta Luzaide/Valcarlos herriak.