Eskualdean eskuragarri dagoen edateko ura baliabide mugatu eta partekatua da, bereziki klima aldaketarengatik. Horrek modu bateratuan ekitea eskatzen du. URAMUGAk erakunde eskudunak elkartzen ditu Nafarroa, Euskadi eta Akitania Berriko saneamendu eta edateko uraren kudeaketan, lurraldeko pertsonei eta ingurumenari mesede egingo dien uraren ziklo osoaren mugaz gaindiko gobernantza lortzeko.
Proiektua
Uraren kudeaketa jasangarriago eta gertuago bat
Baliabide mugatu
eta partekatua
Proiektua zuzenean lotuta dago uraren ziklo osoaren kudeaketa jasangarriagoa sustatzera: uraren kudeaketa jasangarriago eta gertuago batetik, energiaren gastua murriztuz eta azpiegiturak birgaituz, kudeaketa eta gobernantza hobe baterako monitorizazio teknologiengatik apustu egitera.
Gobernantza
Gobernantza modeloa hobetzea eta ekintza bateratuen marko bat ezartzea mugaz gaindiko eremu bateko uraren kudeaketari dagokionez, marko administratibo eta juridiko ezberdinak izanda.
Ingurugirokoak
Momentu zehatzetan arazoak sortzen dituzten mugaz gaindiko lurraldeko puntu ezberdinetako (marea biziak, eurite gogorrak, etab.) saneamendu‑sistema partekatuak hobetzea.
Lurraldekoak
Biztanleriarentzako eta aktibitate ekonomikoetarako berebizikoa baliabidea den urari buruzko eskasiari buruz sentsibilizatzea. Horren erabilera arrazionala inoiz baino garrantzitsuagoa da sistema ekonomiko jasangarri bat eraikitzeko.
URAMUGAren helburu zehatzak
Proiektua modu transbertsalean dago diseinatuta, hainbat eremutan eragin positiboa ziurtatzeko
Espero diren emaitzak
Lankidetza markoa
Lankidetza marko egonkor eta multilaterala ezartzea (baita koordinazio tresna eta neurriak) lankidetza eta koordinazioa hobetzeko (bai maila tekniko zein politikoan) mugaz gaindiko mailan uraren kudeaketa osokoarekiko.
Saneamendu sistema
Partekatutako saneamendu‑sistemak hobetzea, saneamenduaren kudeaketa bateratua egiten den eta lankidetza beharrezkoa den mugaz gaindiko eremuetako saneamendu sare eta azpiegiturak hobetzera bideratutako ikerketa eta eguneraketekin.
Ur hornikuntza
Edateko uraren hornikuntzaren kudeaketa mugaz gaindiko mailan hobetzea, zonaldean eskuragarri dauden baliabide hidrikoekiko ezagutza hobeago batekin, edateko ur sare eta azpiegiturak hobetzeko ikerketekin eta uraren kudeaketa eraginkorrago baterako tresna digitalekin.
Sentsibilizazioa
Biztanleriaren kontzientzia eta konpromisoa handitzea ur aurrezpenari dagokionez, praktika jasangarriak sustatzea eta berebiziko baliabide natural honen babesarekin laguntzea.