Skip to main content

Hornikuntzaren kudeaketa

Baliabidearen ezagutza hobetzea, sare eta azpiegituren hobekuntza eta edateko uraren kudeaketa hobetzeko tresnak

Helburua

Mugaz gaindiko mailan edateko uraren hornikuntzaren kudeaketa hobetzea. Baliabide hidrikoei buruzko ezagutza hobetzea, edateko uraren sare eta azpiegiturako hobetzeko ikerketak eta uraren kudeaketa eraginkorragorako tresnen erabilera hartzen ditu barne.

Aurreikusitako ekintzak

Proiektuko kide diren Udalen sareen hobekuntza

Proiektu hau berebizikoa da uraren jarraipen eta kontrolerako baliabideen digitalizaziorako mugaz gaindiko urentzat, non kudeaketa partekatua edo Espainia eta Frantziaren arteko lankidetza dagoen, edo herrialde batean jaio eta bestean isurtzen diren ur masen kasuan.

Baliabide hidriko erabilgarrien ikerketa

Proiektuaren zonaldeko biztanle guztiek ura erabili ahal izatea bermatzeko, ikerketa bat egingo da jada existitzen diren baliabide hidrikoak ezagutzeko (ibaiak, akuiferoak...) intereseko mugaz gaindiko eremuan, kontuan hartuz uren bolumena eta kantitatea. Ikerketa hiru sektore geografikoetan egingo da, mugaz gaindiko konexiorako interesekoak direla uste direnak: Hendaia Txingudi, Arnegi Luzaide eta Bera Zugarramurdi.

Mugaz gaindiko zonaldeko edateko ur azpiegitura eta sareen hobekuntzarako ikerketak

Ikerketak egingo dira proiektuaren eremuko edateko ur sare eta azpiegiturak hobetzeko.