Lankidetza marko egonkor eta multilaterala ezartzea (baita koordinazio tresna eta neurriak) lankidetza eta koordinazioa hobetzeko (bai maila tekniko zein politikoan) mugaz gaindiko mailan uraren kudeaketa osokoarekiko.
Gobernantza komuna
Uraren ziklo osoaren mugaz gaindiko gobernantza eta kudeaketa ezartzea
Helburua
Aurreikusitako ekintzak
Marko juridiko eta administratiboaren azterketa eta nazioarteko jardunbide egokiak uraren mugaz gaindiko kudeaketarako
Ekintzaren helburua marko juridiko eta administratiboa aztertu, partekatu eta eztabaidatzea da uraren zikloaren kudeaketari dagokionez, mugaz gaindiko kudeaketa bateratuan lankidetza hobea ezarri ahal izateko.
Mugaz gaindiko uraren ziklo osoko kudeaketarako lankidetza modelo baten garapena
Ekintza horrek aurretik egindako ikerketaren emaitzetatik eratorritako ezagutzak erabiliko ditu mekanismoak zabaltzen eta indartzen dituen uraren zikloaren mugaz gaindiko kudeaketa bateraturako modelo bat proposatu eta martxan jartzeko. Ekintzaren emaitzak POCTEFA eremuko edota Europa osorako transferigarriak izango dira.
Uraren mugaz gaindiko foro baten antolaketa
Foroak bizipenak partekatzeko, elkarrizketa eta lankidetza sustatzeko, aldaketa klimatikoko erronka berriei heltzeko eta mugaz gaindiko gobernantzaren markoari buruz hausnartzeko balioko du.