Pasa den apirilaren 9an modu ofizialean ekin zitzaion mugaz gaindiko URAMUGA proiektuari Hondarribiko Atalerrekako Txingudiko Zerbitzuen instalazioetan. Proiektuaren xede nagusia uraren ziklo osoaren kudeaketa hobetzea da Nafarroa, Euskadi eta Iparraldeko mugaz gaindiko eremuetan. Urak ez daki ezer mugetaz, beraz mugaz gaindiko eremuen kudeaketari mugaz gaindiko ikuspuntu batetik ekin behar diogu, neurriak modu bateratuan hartuz, konponbide eraginkorragoak eskaintzeko.
URAMUGAk Nafarroa, Euskadi eta Iparraldeko mugaz gaindiko eskualdeetako saneamenduaren eta edateko uraren kudeaketan eskudun diren erakunde publikoak ditu bazkide: Navarra de Infraestructuras Locales S.A. (NILSA), Communauté d’Agglomération Pays Basque (CAPB), Servicios de Txingudi – Txingudiko Zerbitzuak S.A., Bera, Lesaka, Baztan, Urdazubi eta Luzaideko Udalak.
3.627.435 euroko aurrekontua dago, mugako bi aldeetako 8 erakunde publikoren lankidetzarekin.
Lan proiektu bateratuak hiru urteko gauzatze‑epea eta hiru ardatz estrategikoetan zehaztutako mugaz gaindiko lurraldeetan uraren zikloaren kudeaketa hobetzeko helburu orokorra ditu:
- Gobernantza: gobernantza modeloa hobetzea eta ekintza bateratuen marko bat ezartzea mugaz gaindiko eremu bateko uraren kudeaketari dagokionez, marko administratibo eta juridiko ezberdinak izanda.
- Ingurugirokoak: momentu zehatzetan arazoak sortzen dituzten mugaz gaindiko lurraldeko puntu ezberdinetako (marea biziak, eurite gogorrak, etab.) saneamendu‑sistema partekatuak hobetzea.
- Lurraldekoak: ura baliabide murriztua da eta, aldi berean, bizitzarako berebizikoa. Berebiziko baliabidea da biztanleentzat eta aktibitate ekonomikoek ere behar dute. Horren erabilera arrazionala inoiz baino garrantzitsuagoa da sistema ekonomiko jasangarri bat eraikitzeko.
Ekitaldiaren grabaketarako esteka: https://www.youtube.com/live/UpPJ4jfzBts