Skip to main content

Baztango Udalak amaitu berri ditu Arizkuneko iturburuen ur-hodi nagusien berritze lanak.

Funtsezko berrikuntza izan da, ihesak murrizteko eta lurraldeko edateko ur-baliabideak handitzeko.

URAMUGArekin, herritarren bizi-kalitatea hobetzeko lan egiten dugu gure muga-inguruan, uraren kalitatea hobetuz, belaunaldi berrientzat eraginkorragoa eta jasangarriagoa izango den ur-sare bat sortzeari esker.

URAMUGA Europar Batasunak kofinantzatutako proiektua da, Interreg POCTEFA programaren bidez. Proiektu honetan parte hartzen dute NILSA – Nafarroako Toki Azpiegituren Elkartea, Euskal Hirigune Elkargoa (CAPB), Txingudiko Zerbitzuak S.A., eta Bera, Lesaka, Baztango Udala, Urdazubi eta Luzaide/Valcarlos herriak.