URAMUGA proiektuaren jardueren baitan, Euskal Elkargoak, Nilsa eta Txingudiko Zerbitzuak bazkideekin elkarlanean, Urari buruzko mugaz gaindiko jardunaldia antolatu du datorren ekainaren 4an, Bidarteko Beharia Antzokian.
Topaketa honen helburua da klima-aldaketak uraren kudeaketari planteatzen dizkion erronkak jorratzea eta gobernantza eredu mugaz gaindiko baten inguruan hausnartzea.
Profesionalak, hautetsiak, teknikariak, herritar konprometituak: jardunaldi hau aukera paregabea da edateko ura, saneamendua eta baliabide baliotsu honen babesa bezalako erronkei buruzko ideiak elkarbanatzeko, Nafarroa, Euskadi eta Ipar Euskal Herriaren arteko lankidetzaren ikuspegitik.
馃搶 Egitarauan: mahai-inguruak, uraren erronkei aurre egiteko irtenbide zehatzen aurkezpena, Bidarteko araztegira bisita eta uraren inguruko eragile sare mugaz gaindikoa sendotzeko guneak.
馃敆 Programa osoa kontsultatu eta izena eman hemen: Urari buruzko mugaz gaindiko jardunaldia
