Communauté d’agglomération Pays Basque (CAPB) erakundea, bere kide diren NILSA eta Txingudiko Zerbitzuak enpresekin batera, Urari buruzko mugaz gaindiko jardunaldia antolatu zuen asteazkenean, 2025eko ekainaren 4an, eta berrogei eragile elkartu zituen bertan —erakundeetako ordezkariak, uraren kudeatzaileak, zentro teknikoak eta mugako bi alboetako tokian tokiko agintariak—, elkarrekiko helburu baten inguruan aritzeko: klima‑aldaketaren testuinguruan baliabide hidrikoei buruzko presio gorakorrari aurrea hartu, egokitu eta kooperatu.
Iparralde, Nafarroa eta Gipuzkoako berrogei ordezkari politiko, tekniko, aditu eta zientifiko baino gehiago elkartu ziren Bidarteko Antzokian URAMUGA proiektu europarraren markoan antolatutako jardunaldi hauetan parte hartzeko. Lankidetza proiektu honek 3,6 milioi euroko finantzaketa jaso du FEDER-POCTEFA programaren laguntzarekin, eta Nive, Ugarana, Nivelle eta Bidasoa ibaien arro partekatuetan uraren zikloko mugaz gaindiko kudeaketa hobetzea du helburu
Martxan jarri eta urte eta erdi geroago, proiektuak lortutako aurrerapenen balantzea egiteko eta elkarrekiko erronka hidrikoen aurrean konponbide berritzaileak identifikatzeko aukera eman du.



Marc Bérard‑ek, SCOT Pays Basque‑Segnanx‑eko presidenteak, jardunaldiari hasiera eman zion azpimarratuz «uraren kudeaketarekiko erronkak berebizikoak direla gure lurraldeetan klima‑aldaketa globalaren testuinguruan, eta zuzenean eragiten diete gure eskualde eta egunerokotasunari. Mugaz gaindiko mailan aurre egitea ezinbestekoa da».
Joseba Erremundeguy‑k, CAPBko mugaz gaindiko eta Europa mailako lankidetzetarako kontseilari delegatuak, azpimarratu zuen «lankidetza europarraren interes oro dela: bizipen europar berritzaileetan inspiratzea, hala nola Kataluniako hondakin‑ur tratatuen berrerabilera, gure lurraldeetan lege publiko eraginkorragoak eraikitzeko», eta era berean «gure mugaz gaindiko lurraldeen artean solidaritatea izatea, eskasia badago edateko ura partekatuz adibidez».
Fernando Mendoza‑k, NILSAko kudeatzaileak, bere aldetik azpimarratu zuen «2,3 milioi euroko finantzazio europarraren ekarpenarengatik ez balitz (FEDER-POCTEFA) URAMUGA proiektua ezinezkoa izango litzatekeela».
Ezagutza osagarriak, berrikuntzaren zerbitzura



Goiz osoan zehar hainbat hitzaldi egon ziren, uraren kudeaketari dagokionez mugaren bi alboetara topatutako erronken ikuspuntu gurutzatua eskainiz.
- Iparraldeko baliabide hidrikoen ikerketa berritzailearen emaitzak. Itsasertzeko lurraldeek lehorte errepikakorrekiko duten zaurgarritasuna azpimarratzen duen txostenak eremu kritikoak identifikatzen ditu, egin beharreko lehentasunezko inbertsioei buruzko informazioa eskainiz.
- Katalunian tratatutako hondakin‑uren (REUT) berrerabilerarekin daukagun esperientzia aurreratua, akuiferoen erabilera arintzeko eta hornikuntza bermatzeko estrategia.
- Azpiegituren modernizazio sakona eskatuko duen hondakin-uren kudeaketari buruzko zuzentarau europarrak ekarriko dituen aldaketa nagusiak.
- REGENAQUA proiektua, edateko ez ezkik beste erabiletarako erabiltzeko ur tratatuaren berrerabilerarekin esperimentatzea xede duen mugaz gaindiko ekimena, beti ere araudia‑ eta osasun‑eskakizun berriak betez.
Mugarik gabeko gobernantza, partekatutako baliabide batentzat



Mar Bérard (Bidart), Fernando Mendoza (NILSA), Victor Peñas (Uraren euskal agentzia URA) eta Miquel Rovira (Eurecat) izan ziren azken mahai‑inguruko parte‑hartzaileak, non benetako mugaz gaindiko uraren kudeaketa baterako beharrezko baldintzei buruz aritu ziren: datuen eta jarraipen‑adierazleak bateratzea, muturreko ekitaldien aurrean (lehorteak, uholdeak) erantzun koordinatuak izatea eta marko juridiko egokien sorkuntza, hala nola Bridge EU araudia europarrak ahalbidetzen dituenak.
Bidart eredu gisa: etorkizunera bideratutako araztegia



Bidarteko araztegi berrira egindako bisitarekin amaitu zen jardunaldia, burutzen ari den modernizazioaren eta bertako erakundeek uraren kudeaketa eraginkorrago eta jasangarriago batekin daukaten konpromisoaren sinbolo.
URAMUGA, uraren etorkizunerako proiektu estrategikoa
URAMUGAk Nafarroa, Euskadi eta Iparraldeko eskualdeetan edateko uraren saneamendu eta hornikuntzaren kudeaketaz arduratzen diren erakundeak batzen ditu, herritarrentzat zein ingurumenarentzat onuragarria den uraren mugaz gaindiko gobernantza lortzea xede.
Partzuergoa NILSAk (proiektuaren burua), CAPBk, Txingudiko Zerbitzuakek eta Berako, Baztango bailarako, Lesakako, Urdazubiko eta Luzaide/Valcarloseko udalerri nafarrek osatzen dute.
Proiektua 2024ko urtarrilean jarri zen martxan, eta 2026ko abendura arte egingo diren ekintza multzoa aurreikusten ditu, edateko uraren saneamendu eta hornikuntza partekatuko sistemak hobetzea xede, mugaz gaindiko eremuan uraren arrazoizko kudeaketa ekitatibo eta adostua izateko, Europako Itun Berdearen helburuei jarraiki.
