Uraren zikloaren gobernantza eta kudeaketa partekatua hobetzea
URAK EZ DU MUGARIK
Ur zikloaren kudeaketa jasangarria eta gobernantza bateratua mugaz gaindiko arroetan
Urak
ez daki ezer mugetaz, beraz mugaz gaindiko eremuen kudeaketari ikuspuntu global
batetik ekin behar diogu, neurriak modu bateratuan
hartuz, konponbide eraginkorragoak eskaintzeko.
Proiektuari buruz
URAMUGA proiektua mugaz gaindiko lankidetzako proiektu europarra da, POCTEFA (INTERREG VI-A Espainia-Frantzia-Andorra Programa, 2021-2027) programako proiektuen lehen deialdian onartua, eta Nafarroa, Euskadi eta Akitania Berriko mugaz gaindiko eremuetan uraren ziklo osoaren kudeaketa hobetzea du helburu. Osora 3.627.435,74 €-ko aurrekontuarekin, planak Eskualde Garapenerako Funts Europarraren (FEDER) 2.357.832,39 €-ko finantzaketa dauka. Lanak 2024ko urtarrilak 1etik eta 2026ko abenduak 31era bitartean burutuko dira.
Mugaren bi aldeetara ur ziklo osoan kudeaketa hobetzea
Proiektuaren lur eremuan saneamendu azpiegitura partekatuk daude (Urdazubi Ainhoa eremua eta Txingudi badia), non mugaren albo batean bildutako ura beste aldean arazten den. Muga eta arazoak konpontzeko eta ur-hornikuntza bermatzeko, proiektuak mugaren bi aldeetan hartuko du esku modu bateratuan, baita honako ekintzak ere:
Partekatutako saneamendu‑sistemak hobetzea
Mugaz gaindiko lurraldean ur-hornikuntza bermatzea